Errigora Euskal Herria lurzoru eta elkarlana lanabes dituen proiektu bat da. Nafarroa hegoaldeko “zona no vascofona” izendatua du ardatz eta bertarako egiten du lan, Euskal Herri osoko elkarlan eta ikuspegiaz.Eremu horretakoak propio diren produktuak Euskal Herrian zehar zabaltzen ditu, urruneko produktuak kontsumitu beharrean etxekoen kontsumoa bultzatuz. Horrez gain, saltzen diren saskien %25aNafarroako euskalgintzaren proiekturen batera bideratzen du.
Saski honetan jasotzen diren produktuak ondorengoak dira:
• Olio botila 2 (bat ekologikoa)
• 3 piper poto (bat ekologikoa)
• Potxak
• Kardoa
• Borraja
• Orburuak
• 2 zainzuri lata
• Tomate-pikillo saltsa (ekologikoa)
• Barazki krema (ekologikoa)
Errrigorak sare erara funtzionatzen du Euskal Herriko txoko ezberdinetako herritarrek osatzen dute, proiektu honen helburu eta filosofiarekin bat egiten duten bolondres multzo batek. Saski berdina merkatuan erosi ezkero 50 euro balioko lituzke baina herritarren lan bolondresari esker egindako bitartekaritza lanak, %25 euskarari bideratzea errealitate bihurtzen du.
Nafarroa hegoaldeko nekazaritzarekiko harreman iraunkorrago eta egunerokoagoak eraiki nahi ditu Errigorak. Hau da, Euskal Herriko txoko ezberdinetara nafar produktuei bide berriak ireki nahi dizkio Errigora ekimenak. Esaterako, ikastola eta ikastetxeetako jantokiak, kontsumo talde ezberdinak… zergatik ez hauetan urruneko olio, arroz edo zainzuriak kontsumitu beharrean bertokoak, nafarrak, kontsumitu?
Saskia jasotzeko interesa duenak azaroak 14a baino lehen ondorengo helbide elektronikora bidal ditzake datu hauek:
E-maila: errigorantigua@gmail.com
Izena /abizenak / Saski Kantitatea/ e-maila/ Telefonoa /Herria-auzoa
Informazio gehiago: